15 Solas horiec bere baithan iragan cituen orduco, huna Errebeca, Melca Abrahamen anaia Nacorren emaztearen seme Bathuelen alaba, ilkitzen cela, pegarra soin gainean ekarcen çuela.
16 Nescatcha bat cen hainitz gogaragarria, eta doncella osoqui ederra, guiçonic eçagutugabea: ithurrian içaturic eta pegarra betheric, guibelera itzulcen cen.
17 Sehia aitzinera goan citzaioen eta erran cioen: Indaçu çure pegarretic ur xorta bat edatera.
18 Ihardetsi cioen: Edan çaçu, Jauna: eta arinqui pegarra besoetara jautsiric, eman cioen edatera.
19 Eta edan çuenean, nescatchac erran cioen: Atheratuco diotet ura çure cameluei ere, guciec edan arteo.
20 Eta pegarra asquetara husturic, laster eguin çuen berriz putzura ur atheratzera, eta eman cioten camelu guciei.
21 Sehia bizquitartean ixilic çagoen beguira, jaquin nahiz hea Jaunac bidaia on eguin othe cioen, ala ez.