25 Eta erran cioen oraino: Bada gure etchean lasto eta belhar hainitz eta egonleku nasaia.
26 Guiçona gurthu cen, eta adoratu çuen Jauna,
27 Erraten çuelaric: Abraham ene nausiaren Jainco Jauna, ene nausia ez duçu gabetu çure ikustateaz eta eguiaz, eta bide çucenaz eraman nauçu ene nausiaren anaiaren etchera.
28 Nescatchac beraz laster eguin çuen etchera amaren gana, eta aditu guciac erran cioizquien.
29 Bada, Errebecac anaia bat baçuen Laban deitzen cena, ceina herresacan athera baitzen guiçonaren gana, ithurria cen lekura.
30 Eta ikusi cituen ondoan beharrietacoac eta escumuthurrecoac bere arrebaren escuetan, eta ençun solas guciac arrebac ekarri ciotzanac erraten çuelaric: Hunela minçatu çait niri guiçona: ethorri cen guiçona gana ceina xutic baitzagoen cameluen aldean eta ithurri ondoan.
31 Erran cioen: Sar çaite, Jaunaren benedicatua: certan çaude campoan? antolatu dut etchea eta cameluen toquia.