29 Bada, Errebecac anaia bat baçuen Laban deitzen cena, ceina herresacan athera baitzen guiçonaren gana, ithurria cen lekura.
30 Eta ikusi cituen ondoan beharrietacoac eta escumuthurrecoac bere arrebaren escuetan, eta ençun solas guciac arrebac ekarri ciotzanac erraten çuelaric: Hunela minçatu çait niri guiçona: ethorri cen guiçona gana ceina xutic baitzagoen cameluen aldean eta ithurri ondoan.
31 Erran cioen: Sar çaite, Jaunaren benedicatua: certan çaude campoan? antolatu dut etchea eta cameluen toquia.
32 Eta sarraraci çuen atherbera: cameluac hustu cituen eta eman cioizquiten lastoa eta belharra, eta berari ura, garbi citzan çangoac, eta harequin ethorri ciren guiçonec ere bai.
33 Eta aitzinera eman cioen ogui bat. Hunec erran çuen: Ez dut janen, ene solasac eguin ditzadan arteo. Labanec ihardetsi cioen: Minça çaite.
34 Eta hunec erran çuen: Abrahamen sehi naiz:
35 Eta Jaunac benedicione nasaiac ixuri ditu ene nausiaren gainera ceina handi eguin baita, eta eman dioizqui ardi eta idi, cilhar eta urhe, muthil eta nescato, camelu eta asto.