37 Eta ene nausiac cin eraguin darot, erraten çarotalaric: Ez dioçu ene semeari emazteric onhetsico ni nagoen lurreco Cananearren alabetaric:
38 Bainan goanen çare ene aitaren etchera, eta ene ahaidegotic hartuco dioçu emazte bat ene semeari.
39 Eta nic ihardetsi diot: Bainan nescatchac ez badu ethorri nahi?
40 Erran darot: Jaunac, ceinaren aitzinean bainabila, igorrico du bere ainguerua çurequin, eta bidatuco çaitu çure bidean, eta emazte bat hartuco dioçu ene semeari ene ahaidegotic eta ene aitaren etchetic.
41 Ene burhotic xahu içanen çare, baldin ene ahaidetara goan-eta, ez badarotzute ematen.
42 Ethorri naiz beraz egun ithur-urera, eta erran içan dut: Abraham ene nausiaren Jainco Jauna, çuc bidatu banauçu orai nic deramadan bidean,
43 Huna non naicen ithur-ondoan; doncella urquetara atheratuco dena eta ni ganic adituco duena: Indaçu ur xorta bat edatera çure pegarretic,