39 Eta nic ihardetsi diot: Bainan nescatchac ez badu ethorri nahi?
40 Erran darot: Jaunac, ceinaren aitzinean bainabila, igorrico du bere ainguerua çurequin, eta bidatuco çaitu çure bidean, eta emazte bat hartuco dioçu ene semeari ene ahaidegotic eta ene aitaren etchetic.
41 Ene burhotic xahu içanen çare, baldin ene ahaidetara goan-eta, ez badarotzute ematen.
42 Ethorri naiz beraz egun ithur-urera, eta erran içan dut: Abraham ene nausiaren Jainco Jauna, çuc bidatu banauçu orai nic deramadan bidean,
43 Huna non naicen ithur-ondoan; doncella urquetara atheratuco dena eta ni ganic adituco duena: Indaçu ur xorta bat edatera çure pegarretic,
44 Eta erranen darotana: Edan çaçu eta çure cameluei atheratuco diotet ura: hura bera içan bedi Jaunac ene nausiaren semeari bereci dioen emaztea.
45 Eta horiec ene baithan iragaiten nituelaric, Errebeca aguertu da soin gainean ekarcen çuen pegar batequin: eta jautsi da ithurrira, eta atheratu du ura. Eta erran diot: Indaçu xorta bat edatera.