49 Horren gatic baldin ikustate cinez içan gogo baduçue ene nausiaren aldera, erradaçue niri: bainan berceric baduçue gogoan, erradaçue hura ere, itzul nadien escuinera edo esquerrera.
50 Eta Labanec eta Bathuelec ihardetsi çuten: Jauna ganic athera da solas hori; ez deçaquegu deusere iharduc çurequin haren gogoaz campo denic.
51 Huna Errebeca çure aitzinean: har çaçu, eta çoaci, eta Jauna minçatu içan den beçala, içan bedi çure nausiaren semearen emazte.
52 Abrahamen sehiac aditu çuenean hori, lurrera eroriric adoratu çuen Jauna.
53 Guero atheraturic cilharrezco eta urhezco unciac eta soinecoac, dohainetan eman ciotzan Errebecari; emaitzac eguin ciotzaten ere haren anaiei eta amari.
54 Onthurunça hasiric, jaten eta edaten egon ciren han elkarrequin. Sehia, goicean jaiquiric, minçatu cen: Utz neçaçue guibelera goan nadien ene nausia gana.
55 Errebecaren anaiec eta amac ihardetsi cioten: Nescatcha gurequin egon bedi hamar bat egun bedere, eta guero goanen da.