53 Guero atheraturic cilharrezco eta urhezco unciac eta soinecoac, dohainetan eman ciotzan Errebecari; emaitzac eguin ciotzaten ere haren anaiei eta amari.
54 Onthurunça hasiric, jaten eta edaten egon ciren han elkarrequin. Sehia, goicean jaiquiric, minçatu cen: Utz neçaçue guibelera goan nadien ene nausia gana.
55 Errebecaren anaiec eta amac ihardetsi cioten: Nescatcha gurequin egon bedi hamar bat egun bedere, eta guero goanen da.
56 Erran çuen: Ez neçaçuela, othoi, iduc, ceren Jaunac bidatu bainau ene bidean: utz neçaçue guibelera, goan nadien ene nausia gana.
57 Eta ihardetsi çuten: Deith deçagun nescatcha eta berari galda dioçogun cer nahi duqueen.
58 Deithu-eta ethorri cenean, galdatu cioten: Nahi duçu goan guiçon hunequin? Ihardetsi çuen: Goanen naiz.
59 Igorri cituzten beraz Errebeca eta bere unhidea, eta Abrahamen sehia, eta haren lagunac,