55 Errebecaren anaiec eta amac ihardetsi cioten: Nescatcha gurequin egon bedi hamar bat egun bedere, eta guero goanen da.
56 Erran çuen: Ez neçaçuela, othoi, iduc, ceren Jaunac bidatu bainau ene bidean: utz neçaçue guibelera, goan nadien ene nausia gana.
57 Eta ihardetsi çuten: Deith deçagun nescatcha eta berari galda dioçogun cer nahi duqueen.
58 Deithu-eta ethorri cenean, galdatu cioten: Nahi duçu goan guiçon hunequin? Ihardetsi çuen: Goanen naiz.
59 Igorri cituzten beraz Errebeca eta bere unhidea, eta Abrahamen sehia, eta haren lagunac,
60 Eta aguiancatzen ciotelaric çori on bat beren arrebari, eta erraten ciotelaric: Gure arreba çare, mila eta mila ondoregoz berhatuco çare balin ba; çure ondoregoa içan bedi bere etsaien atheez nausi.
61 Errebeca eta bere nescatchac iganic beraz cameluen gainera, jarraiqui ciren guiçonari, ceina çalhu itzulcen baitzen bere nausia gana.