7 Jainco Jaun cerucoac ene aitaren etchetic eta ene sor-lekutic atheratu nauenac, niri minçatu eta cinequin erran darotanac: Çure ondoregoari emanen diot lur hau; berac igorrico du aingueru bat çure aitzinean, eta handic hartuco duçu emazte bat ene semearençat.
8 Bainan emaztequia ez balitzaitzu jarraiqui nahi, cinaz etzintazque hersatua: bakarric ez bihurraraz harat ene semea.
9 Sehiac beraz escua eçarri çuen Abraham bere nausiaren ixterraren gainean, eta cin eguin cioen solas horren gainean.
10 Eta hartu cituen hamar camelu bere nausiaren arthaldetic, eta haren ontasun gucietaric harturic berequin, bideari eman cen, eta iragan Mesopotamia barna Nacorren hirira.
11 Eta ilhuncean cameluac gurraraci cituenean hiritic hurbil, putzu baten aldean, emaztequiac urquetara atheratzen ohi diren tenorean, erran çuen:
12 Jauna, Abraham ene nausiaren Jaincoa, hel çaquizquit, othoi, egun, eta ikustate içan çaçu Abraham ene nausiarençat.
13 Huna non naicen ithurri baten ondoan eta hiri hortaco egoiliarren alabac ilkico dira urquetara.