11 Hura hil ondoan, Jaincoac benedicatu çuen Isaac haren semea Bici den eta ikusten duenaren putzuco aldean egoten cena.
12 Huna Ismael, Abrahamen seme, Agar eguiptoar, Sararen nescatoa ganic içanaren ondoregoac:
13 Eta hauquiec dira haren semeen icenac beren deithura eta ondoregoetan. Ismaelen seme çaharrena Nabaioth, guero Cedar, eta Adbeel, eta Mabsam,
14 Masma ere, eta Duma, eta Masa.
15 Hadar, eta Thema, eta Jethur, eta Naphis, eta Cedma.
16 Horiec dira Ismaelen semeac: eta icen horiec hequien gaztelu eta hirienac, hequien hamabi leinuen buruac.
17 Eta Ismaelen bicitzeco urtheac içan ciren ehun eta hogoi eta hamaçazpi, eta ahituz hil cen, eta batu cen bere populuari.