18 Eta bere egoitza içan çuen Hebilatic eta Surreraino, ceina Eguiptoari beguira baitago, Asirian sarcean; bere anaia gucien aitzinean hil cen.
19 Hauquiec dira orobat Isaac Abrahamen semearen ondoregoac: Isaac içan cen Abrahamen seme;
20 Eta berrogoi urthetara heldu cenean, emaztetzat hartu çuen Errebeca, Bathuel Mesopotamiaco Siriarraren alaba, eta Labanen arreba.
21 Isaaquec Jauna othoiztu çuen bere emaztearençat, ceren baitzen barreta: eta Jaunac ençun çuen, eta Errebecari eman cioen haurbidea.
22 Bainan bi ume guducatzen ciren haren sabelean; eta erran çuen: Hau hola guerthatzecoa bacitzaitan, cer cen beharric haurdun guertha nindadien? Eta goan cen Jaunaren consultatzera.
23 Jaunac ihardetsi cioen: Bi jendaia dira çure sabelean, eta bi populuac bi aldetara jarrico dira çure sabeletic beretic; eta populuac populua garaituco du, eta çaharrena gazteenaren azpico içanen da.
24 Orduco, erditzeco muga ethorri cen, eta huna bi biritchi causitu cirela haren sabelean.