24 Orduco, erditzeco muga ethorri cen, eta huna bi biritchi causitu cirela haren sabelean.
25 Lehembicicoric atheratu cena, gorrasta cen, eta gucia abere larru bat beçala ilez bethea: eta deithua içan cen Esau. Bigarrena atheratu cen berehala; anaiaren çangoa escuz atchiquitzen çuen: eta horren gatic deithu çuen Jacob.
26 Isaac hirur hogoi urthetan cen haur horiec sorthu citzaizconean.
27 Morroindu cirenean, Esau ihiztari ancetsu athera cen, eta bazterretan çabilana: bainan Jacob, guiçon lañoa, olhetan egoten cen.
28 Isaaquec Esau maite çuen, ceren haren ihicietaric jaten baitzuen: bainan Jacob cen Errebecaren bihotzecoa.
29 Bada, Jacobec xuxendu çuen jaquia: Esau campotic nekatua ethorri cenean haren gana,
30 Erran cioen: Indaçu niri jateco gorrast hori, ceren hainitz nekatua bainaiz. Horren gatic eman cioten icena Edom.