7 Bada, Abrahamen bicitzeco urtheac içan ciren ehun eta hirur hogoi eta hamaborz.
8 Eta ahituz hil içan cen çaharce goço batean, adin handian, eta egunez bethea: eta batu cen bere populuari.
9 Eta Isaac eta Ismael bere semeec ehorci çuten Efron, Seorren seme, Hethearraren landan den har-cilo bikunean, Mambre aldean,
10 Hethen semeei erosi ciotena: han içan cen ehorcia Sara bere emaztearequin.
11 Hura hil ondoan, Jaincoac benedicatu çuen Isaac haren semea Bici den eta ikusten duenaren putzuco aldean egoten cena.
12 Huna Ismael, Abrahamen seme, Agar eguiptoar, Sararen nescatoa ganic içanaren ondoregoac:
13 Eta hauquiec dira haren semeen icenac beren deithura eta ondoregoetan. Ismaelen seme çaharrena Nabaioth, guero Cedar, eta Adbeel, eta Mabsam,