1 Bada, gosete bat atheraturic lurraren gainera, Abrahamen egunetan guerthatu cen agortasun haren ondotic, Isaac goan cen Abimelec, Jeraran Palestindarren erregue cenaren gana.
2 Eta Jauna aguertu citzaioen eta erran cioen: Etzaitela jauts Eguiptora, bainan gueldi çaite nic erranen darotzutan lurrean.
3 Bidaia bat eguiçu hartara, eta çurequin içanen naiz, eta benedicatuco çaitut: ecen çuri eta çure ondocoei erranen darozquitzuet leku hauquiec oro, Abraham çure aitari eguin içan diodan cinari bere bidea ematen diodalaric.
4 Eta berhatuco dut çure hacia ceruco içarrac beçala: eta leku hauquiec oro emanen diotzatet çure ondocoei, eta çure hacian benedicatuco dira lurreco jendaqui guciac,