15 Lurrez bethe eta tapatu cituzten Abraham haren aitaren sehiec cilhatu cituzten putzu guciac haren demboran;
16 Haimbercetaraino non Abimelequec berac Isaaqui erran baitzioen: Urrun çaite gu ganic ecen gu baino hainitz botheretsuago eguin çare.
17 Eta hura guibelera itzuli cen Jeraraco errecara ethorceco eta han egoteco:
18 Eta berriz cilhatu cituen Abraham bere aitaren sehiec cilhatu içan cituzten berce putzu batzuec, eta guero, hura hil ondoan, Palestindarrec tapatu içan cituztenac: eta aitac lehenago eman ciotzaten icen berac eman ciotzaten berac ere.
19 Errecan ere cilhoac eguin cituzten, eta ur bicia causitu çuten.
20 Bainan han ere makurra biztu cioten Jeraraco arçainec Isaaquenei, erraten çutelaric: Gurea da ur hori. Aria hortaz, putzuari eman cioen han guerthatu cenetic icena Gueçur-leku.
21 Guero cilhatu çuten berce bat, eta hartaz ere bilhatuac içan ciren, eta deithu çuen Etsai-leku.