19 Errecan ere cilhoac eguin cituzten, eta ur bicia causitu çuten.
20 Bainan han ere makurra biztu cioten Jeraraco arçainec Isaaquenei, erraten çutelaric: Gurea da ur hori. Aria hortaz, putzuari eman cioen han guerthatu cenetic icena Gueçur-leku.
21 Guero cilhatu çuten berce bat, eta hartaz ere bilhatuac içan ciren, eta deithu çuen Etsai-leku.
22 Handic goanic cilhatu çuen berce putzu bat, ceintaz makurric ez baitzuten içan: hartaco deithu çuen Çabal-leku, cioelaric: Jaunac orai çabalera eman gaitu, eta berharaci gaitu lurraren gainean.
23 Guero toqui hartaric igan cen Bersabera,
24 Non Jauna aguertu baitzitzaioen gau berean, erraten cioelaric: Ni naiz Abraham çure aitaren Jaincoa; ez içan beldurric ceren çurequin bainaiz: benedicatuco çaitut, eta popularacico dut çure ondoregoa Abraham ene serbitzariaren ariaz.
25 Horren gatic han alchatu çuen aldare bat: eta Jaunaren icena deithuric, hedatu çuen bere olha, eta bere sehiei manatu cioten eguin ceçaten putzu bat.