26 Toqui hartara Jeraratic ethorri ciren Abimelec, Ocoçath haren adisquidea eta Phicol soldadoen buruçaguia,
27 Eta Isaaquec erran cioten: Certan heldu çaizte higüin duçuen eta çuen artetic kendu duçuen guiçon baten gana?
28 Ihardetsi cioten: Ikusi dugu Jauna çurequin dela, eta horren gatic erran dugu: Cina içan bedi gure artean, eta batasun eguin deçagun;
29 Gaizquiric batere eguin ez diçaguçunçat, guc çure phusquetaric deusere uquitu ez dugun beçala eta çuri damueguitecoric eguin ez dugun beçala; bainan baquean igorri çaitugu Jaunaren benedicioneaz gainditua.
30 Eman cioten beraz barazcari bat; eta jan eta edan ondoan,
31 Goicean jaiquiric, cin eguin çuten elkarri, eta Isaaquec baquezqui igorri cituen beren toquira.
32 Huna bada egun berean Isaaquen sehiac ethorri citzaizcoela cilhatu çuten putzuaren berriequin, ciotelaric: Atzeman dugu ura.