28 Ihardetsi cioten: Ikusi dugu Jauna çurequin dela, eta horren gatic erran dugu: Cina içan bedi gure artean, eta batasun eguin deçagun;
29 Gaizquiric batere eguin ez diçaguçunçat, guc çure phusquetaric deusere uquitu ez dugun beçala eta çuri damueguitecoric eguin ez dugun beçala; bainan baquean igorri çaitugu Jaunaren benedicioneaz gainditua.
30 Eman cioten beraz barazcari bat; eta jan eta edan ondoan,
31 Goicean jaiquiric, cin eguin çuten elkarri, eta Isaaquec baquezqui igorri cituen beren toquira.
32 Huna bada egun berean Isaaquen sehiac ethorri citzaizcoela cilhatu çuten putzuaren berriequin, ciotelaric: Atzeman dugu ura.
33 Hartaric deithu çuen hura Nasai-leku; eta hiriac, orduan harturic, orai arteo ekarri du Bersaberen icena.
34 Bada, Esauc berrogoi urthetan hartu cituen bi emazte, Judith, Beer hethearraren alaba, eta Basemath, Eton leku berecoaren alaba.