5 Ceren Abrahamec obeditu baitu ene erranari, eta beguiratu baititu ene ordena eta manuac, eta iduqui ceremoniac eta legueac.
6 Isaac egon cen beraz Jeraran.
7 Eta toquico guiçonec galdeguin ciotenean bere emazteaz, ihardetsi çuen: Ene arreba da: ecen lotsa cen aithorceco esconçaz batua cela harequin, beldurrez-eta hil ceçaten haren edertasuna gatic.
8 Eta cembait egunen buruan eta han çagoelaric, Abimelec Palestindarren erregueac leihotic behatzean, ikusi çuen bere emazte Errebecarequin dostatzen hari cela.
9 Eta ekarraraci çuen, eta erran cioen: Agueri da çure emaztea dela: nolaz gueçurra erran duçu çure arreba dela: Ihardetsi çuen: Horren gatic hil beldur nincen.
10 Eta Abimelequec erran cioen: Certaco enganatu gaituçu? Norbait guertha çaitequeen populutic çure emaztearequin ibilico cenic, eta bekatu handi bat erorraracico cinduen gure gainera. Eta manamendu eguin çuen populuari, erraten çuelaric:
11 Guiçon horren emaztea uquituco duena heriotzez hila içan bedi.