1 Bada, Isaac çahartu cen, eta beguiac lambrotu citzaizcon, eta etzeçaqueen ikus: deithu çuen Esau bere Seme çaharrena, eta erran cioen: Seme. Ihardetsi çuena: Huna.
2 Aitac erran cioen: Ikusten duçu çahartu naicela eta eztaquidala ene hilceco eguna.
3 Har çatzu çure harmac, gueci-uncia eta balazta, eta athera çaite campora; eta ihici cerbait atzeman duqueçunean,
4 Eguin diçadaçu hartaric jaqui bat nic maite dudala daquiçuna, eta ekar diçadaçu jan deçadan, eta ene arimac benedica çaitzan, hil nadien baino lehen.
5 Errebecac hori adituric, eta Esau campora goan cenean bere aitaren manuaren bethetzera,
6 Erran cioen Jacob bere semeari: Aditu dut çure aita minçatzen çure anaia Esaurequin, erraten cioela:
7 Ekar diçadaçu çure ihicitic, eta xuxen ditzadatzu jaquiac jan detzadan, eta benedica çaitzadan Jaunaren aitzinean hil baino lehen.