19 Eta Jacobec erran cioen: Esau çure seme çaharrena naiz ni: çuc manatu beçala eguin dut, jaiqui çaite, jar çaite, eta jan çaçu ene ihicitic guero benedica neçan çure arimac.
20 Eta berriz erran cioen Isaaquec bere semeari: Nola hunen laster atzeman ahal içan duçu, ene semea? Ihardetsi cioen: Jaincoaren nahia içan da laster aitzinera ethor çaquidan nahi nuena.
21 Eta Isaaquec erran cioen: Hurbil çaquizquit hunat, uqui çaitzadan, ene semea, eta eçagut deçadan hea ene seme Esau çaren, ala ez.
22 Eta Jacob hurbildu citzaioen aitari, eta Isaaquec, uquitu ondoan hura, erran çuen: Minçoa eguiazqui, Jacoben minçoa da, bainan escuac, Esauren escuac dira.
23 Eta etzuen eçagutu, ceren haren escu iletsuec anaia çaharrenaren escuen itchura hartu baitzuten. Benedicatzen çuelaric beraz,
24 Erran cioen: Çu çare ene seme Esau? Ihardetsi çuen: Bai, ni naiz.
25 Aitac erran cioen: Ene semea, ekar diçadatzu çure ihiciticaco jaquiac, benedica citzan ene arimac. Escainiac jan cituenean, Jacobec escaini cioen arnoa ere: hura edan-eta,