21 Eta Isaaquec erran cioen: Hurbil çaquizquit hunat, uqui çaitzadan, ene semea, eta eçagut deçadan hea ene seme Esau çaren, ala ez.
22 Eta Jacob hurbildu citzaioen aitari, eta Isaaquec, uquitu ondoan hura, erran çuen: Minçoa eguiazqui, Jacoben minçoa da, bainan escuac, Esauren escuac dira.
23 Eta etzuen eçagutu, ceren haren escu iletsuec anaia çaharrenaren escuen itchura hartu baitzuten. Benedicatzen çuelaric beraz,
24 Erran cioen: Çu çare ene seme Esau? Ihardetsi çuen: Bai, ni naiz.
25 Aitac erran cioen: Ene semea, ekar diçadatzu çure ihiciticaco jaquiac, benedica citzan ene arimac. Escainiac jan cituenean, Jacobec escaini cioen arnoa ere: hura edan-eta,
26 Aitac erran cioen: Hurbil çaquizquit, eta indaçu musu bat, ene semea.
27 Hurbildu cen eta musu eman cioen. Eta haren soinecoei çarioten urrin goçoa usnatu çuen beçain laster, aitac, benedicatzen çuelaric erran cioen: Ene semearen usaina da Jaunac benedicatu duen landa bethe batena beçala.