35 Isaaquec ihardetsi çuen: Amarruquerian ethorri çait çure anaia, eta hartu du çure benedicionea.
36 Eta Esauc erran cioen oraino: Çucenqui emana içan çaio Jacoben icena: ecen bigarren aldian jauçaraci nau ene lekutic: ene premutasuna eraman darot lehen, eta orai bigarrenecotz atzeman darot ene benedicionea. Eta berriz-ere aitari erran cioen: Enetzat ere ez duçu beguiratu benedicioneric?
37 Isaaquec ihardetsi çuen: Eçarri içan dut çure jaun, eta bere anaia guciac azpicotu diozcat; oguiaz eta arnoaz jarri dut, eta gueroztic, ene semea, cer eguinen dut guehiago çuretzat?
38 Esauc erran cioen: Aita, ez othe duçu benedicione bakar bat ere? othoizten çaitut benedica neçaçun ni ere. Eta orroaz nigar eguiten baitzuen,
39 Isaaquec, uquituric, erran cioen: Çure benedicionea içanen da lurraren goritasunean eta ceruco ihincean.
40 Bicico çare ezpataz, eta çure anaiaren cerbitzuco içanen çare: bainan ethorrico da ordua non iharrosiren eta kenduco baituçu uztarria çure lephotic.
41 Esauc gaitzirizcoan çaducan beraz bethi Jacob aitac eman cioen benedicionea gatic: eta eguin çuen bere baithan: Ethorrico dira ene aitaren doluco egunac, eta hilen dut orduan ene anaia Jacob.