4 Eguin diçadaçu hartaric jaqui bat nic maite dudala daquiçuna, eta ekar diçadaçu jan deçadan, eta ene arimac benedica çaitzan, hil nadien baino lehen.
5 Errebecac hori adituric, eta Esau campora goan cenean bere aitaren manuaren bethetzera,
6 Erran cioen Jacob bere semeari: Aditu dut çure aita minçatzen çure anaia Esaurequin, erraten cioela:
7 Ekar diçadaçu çure ihicitic, eta xuxen ditzadatzu jaquiac jan detzadan, eta benedica çaitzadan Jaunaren aitzinean hil baino lehen.
8 Orai beraz, ene semea, ene erranei beguira çaite:
9 Eta arthaldera goanic, ekar diçadatzu bi pittica hobeenac, hequietaric eguin detzadan çure aitari laket çaizcoen jaquiac.
10 Eta aitzinera emanen diotzatzunean, eta jan duqueenean, benedica çaitzala hil baino lehen.