41 Esauc gaitzirizcoan çaducan beraz bethi Jacob aitac eman cioen benedicionea gatic: eta eguin çuen bere baithan: Ethorrico dira ene aitaren doluco egunac, eta hilen dut orduan ene anaia Jacob.
42 Errebeca hortaz jaquinsun eguina içan cen: ekarraraciric Jacob bere semea, erran cioen: Huna Esau çure anaia dixiduz non hari den hilen çaituela.
43 Orai beraz, ene semea, adi çaçu ene solasa, eta jaiquiric ihes-eguiçu Haranera Laban ene anaia gana:
44 Eta harequin egonen çare cembait egun, çure anaiaren hasarrea jabal dadin arteo.
45 Hauts dadin haren gaitzialdia, eta ahanz detzan arteo eguin diozcatzunac: norbait igorrico darotzut guero, eta ekarraracico çaitut handic huna. Certaco galduco ditut ene bi semeac batean?
46 Eta Errebecac erran cioen Isaaqui: Ene bicia higüincen dut Hethen alabac gatic: baldin Jacobec leku huntaco odoletic harcen badu emazte, ez dut bici nahi guehiago.