8 Orai beraz, ene semea, ene erranei beguira çaite:
9 Eta arthaldera goanic, ekar diçadatzu bi pittica hobeenac, hequietaric eguin detzadan çure aitari laket çaizcoen jaquiac.
10 Eta aitzinera emanen diotzatzunean, eta jan duqueenean, benedica çaitzala hil baino lehen.
11 Jacobec ihardetsi cioen: Badaquiçu Esau ene anaia guiçon iletsua dela, eta ni leguna.
12 Aitac uqui baninça eta eçagut, beldur naiz uste içan deçan enganatu nahi içan dudala, eta benedicionearen orde, burhoa bil deçadan ene gainera.
13 Amac erran cioen: Ene gainera jauts bedi, ene semea, burho hura: bakarric niri beguira çaite, çoaci eta ekar diçadaçu nic errana.
14 Goan cen, ekarri çuen eta amari eman. Hunec jaquiac xuxendu cituen Jacoben aitac laket cituela çaquien beçala.