1 Isaaquec beraz deithu çuen Jacob, eta manatu çuen, erraten cioelaric: Ez deçaçun har emazteric Canaango odoletic;
2 Bainan eguiçu hemendic, eta çoaci Mesopotamia Siriacora, Bathuel çure amaren aitaren etchera, eta handic har çaçu emazte bat Laban çure osabaren alabetaric.
3 Eta Jainco guciz botheretsuac benedica çaitzala, berharaz eta popularaz çaitzala, içan çadiençat jendaia ascoren buru.
4 Eta eman detzatzula çuri eta çure ondotic çure ondocoei Abrahamen benedicioneac: goça deçaçun çure erromeriaco lurra, çure aitasori aguindua içan dena.
5 Eta Isaaquec igorri çuenean, goan cen Mesopotamia Siriacora, Laban Bathuel siriarraren seme eta Errebeca bere amaren anaia gana.
6 Bainan Esauc ikusiric aitac benedicatu çuela Jacob, eta igorri çuela Mesopotamia Siriacora, handic emazte har ceçançat; eta benedicionea eman-eta, manatu çuela erraten cioelaric: Ez duçu emazteric hartuco Canaango nescatchetaric: