13 Eta Jauna çurubi buruan bermatua, erraten cioela: Ni naiz Abraham çure aitaren Jainco Jauna, eta Isaaquen Jaincoa: çuri eta çure ondocoei emanen darotzuet lurra ceintan lo baitzaude.
14 Eta çure ondoregoa içanen da lurreco herrautsa iduri: hedatuco çare iguzquiaren ilkialdetic sarralderaino eta ipharretic hegoaraino: eta lurreco leinu guciac içanen dira çu baithan eta çure ondoregoa baithan benedicatuac.
15 Eta çure çainçailea içanen naiz goanen çaren toqui gucietan, eta berriz erakarrico çaitut lur huntara: etzaitut utzico erran ditudan guciac bethe arteo.
16 Eta lotaric atzarri cenean, Jacobec erran çuen: Eguiazqui Jauna leku huntan da, eta nic ez naquien.
17 Eta lotsatzen celaric, erran çuen: Ceinen den leku hau ikaragarria! ez da hau berceric, baicen Jaincoaren etchea eta ceruco athea.
18 Jacobec beraz goicean jaiquiric, hartu çuen buru-azpian eçarri içan çuen harria, eta olioa gainera ixuriric, xutic eçarri çuen orhoitpenetaco.
19 Eta Bethel icençat eman cioen, lehenago Luça deitzen cen hiriari.