18 Jacobec beraz goicean jaiquiric, hartu çuen buru-azpian eçarri içan çuen harria, eta olioa gainera ixuriric, xutic eçarri çuen orhoitpenetaco.
19 Eta Bethel icençat eman cioen, lehenago Luça deitzen cen hiriari.
20 Eta botu ere eguin çuen, erraten çuelaric: Baldin Jaincoa enequin egoten bada, eta çaincen banau orai deramadan bidean, eta ematen badarozquit oguia jateco, eta soinecoac jaunzteco,
21 Eta çorionequin itzulcen banaiz ene aitaren etchera: Jauna içanen da ene Jaincoa.
22 Eta orhoitpenetan landatu dudan harri hau, deithuco da Jaincoaren etchea; eta escainico darozquitzut, Jauna, çuc niri emanen daquizquedatzun gucien hamarrenac.