19 Eta Bethel icençat eman cioen, lehenago Luça deitzen cen hiriari.
20 Eta botu ere eguin çuen, erraten çuelaric: Baldin Jaincoa enequin egoten bada, eta çaincen banau orai deramadan bidean, eta ematen badarozquit oguia jateco, eta soinecoac jaunzteco,
21 Eta çorionequin itzulcen banaiz ene aitaren etchera: Jauna içanen da ene Jaincoa.
22 Eta orhoitpenetan landatu dudan harri hau, deithuco da Jaincoaren etchea; eta escainico darozquitzut, Jauna, çuc niri emanen daquizquedatzun gucien hamarrenac.