4 Eta eman detzatzula çuri eta çure ondotic çure ondocoei Abrahamen benedicioneac: goça deçaçun çure erromeriaco lurra, çure aitasori aguindua içan dena.
5 Eta Isaaquec igorri çuenean, goan cen Mesopotamia Siriacora, Laban Bathuel siriarraren seme eta Errebeca bere amaren anaia gana.
6 Bainan Esauc ikusiric aitac benedicatu çuela Jacob, eta igorri çuela Mesopotamia Siriacora, handic emazte har ceçançat; eta benedicionea eman-eta, manatu çuela erraten cioelaric: Ez duçu emazteric hartuco Canaango nescatchetaric:
7 Eta Jacob ere, bere burhasoei obeditzeco, Siriara goan cela:
8 Eta ikusiric oraino aitac etziotela gogo onez beguiratzen Canaango nescatchei:
9 Goan cen Ismaelen gana, eta emaztetzat hartu çuen, aitzmean cituenez berçalde, Maheleth, Ismael Abrahamen semearen alaba, Nabaiothen arreba.
10 Jacob beraz Bersabetic atheraturic bacihoan Haranera.