5 Eta Isaaquec igorri çuenean, goan cen Mesopotamia Siriacora, Laban Bathuel siriarraren seme eta Errebeca bere amaren anaia gana.
6 Bainan Esauc ikusiric aitac benedicatu çuela Jacob, eta igorri çuela Mesopotamia Siriacora, handic emazte har ceçançat; eta benedicionea eman-eta, manatu çuela erraten cioelaric: Ez duçu emazteric hartuco Canaango nescatchetaric:
7 Eta Jacob ere, bere burhasoei obeditzeco, Siriara goan cela:
8 Eta ikusiric oraino aitac etziotela gogo onez beguiratzen Canaango nescatchei:
9 Goan cen Ismaelen gana, eta emaztetzat hartu çuen, aitzmean cituenez berçalde, Maheleth, Ismael Abrahamen semearen alaba, Nabaiothen arreba.
10 Jacob beraz Bersabetic atheraturic bacihoan Haranera.
11 Eta heldu içan cenean toqui batetara, eta nola han phausatu nahi baitzuen iguzquia etzan ondoan, han çauden harrietaric hartu çuen, eta buruaren azpian eçarriric, leku berean lo eguin çuen.