1 Jacob lothuric beraz bideari, ethorri cen iguzqui-sorthaldeco lurrera.
2 Eta ikusi çuen putzu bat landa batean, eta hirur ardi-arthalde ondo hartan etzanac: ecen putzu hartaric edaraten ciren aciendac, eta harri handi batez tapatzen cen putzuco ahoa.
3 Ohitza cen, ardi guciac bildu-eta, harria alchatzea, eta arthaldeac ase-ta, putzuco ahoan berriz eçarcea.
4 Eta Jacobec erran cioten arçainei: Anaiac, nongoac çarete? Ihardetsi çuten: Haranecoac.
5 Galdeguin çuen berriz: Eçagutzen duçue Laban, Nacorren semea? Erran çuten: Eçagutzen dugu.
6 Ongui da? —Osagarri du; eta horra Erraquel haren alaba non heldu den bere arthaldearequin.
7 Jacobec erran cioten berriz: Iguzquia gora da oraino eta ez da arthaldeac bordetara erakar ordu: emoçuete beraz lehenago ardiei edatera, eta guero alhatzera bihurraraciren ditutzue.