10 Jacobec ikusi çuenean, eta nola baitzaquien cusi lehena çuela, eta ardiac bere osaba Labanenac, alchatu çuen putzua estalcen çuen harria.
11 Eta arthaldear edanaraciric, musu eman cioen; eta minçoa goraturic, nigar eguin çuen,
12 Eta jaquinsun eguin çuen haren aitaren anaia cela, eta Errebecaren semea: eta hau arinic goan cen bere aitari erratera.
13 Labanec jaquin çuenean Jacob bere arrebaren semea heldu citzaioela, bidera laster eguin cioen: eta besarcaturic, eta asco musu emanic, eraman çuen bere etchera. Eta ençunic bidaiaco ariac,
14 Ihardetsi cioen: Ene heçurra çare eta ene haraguia. Eta hilabethe batetaco egunac iragan cirenean,
15 Erran cioen: Ene anaia çarelacotz, urruric behar othe nauçu cerbitzatu? erradaçu cer sari hartuco duçun.
16 Bada, Labanec bacituen bi alaba: çaharrena deitzen cen Lia, eta gazteena Erraquel.