16 Bada, Labanec bacituen bi alaba: çaharrena deitzen cen Lia, eta gazteena Erraquel.
17 Bainan Liac beguiac cituen bethirinsu: Erraquel beguithartez ederra cen, eta beguira gogaragarri.
18 Jacobec, hau maite baitzuen, erran çuen: Erraquel çure alaba gazteenarençat cerbitzatuco çaitut çazpi urthez.
19 Labanec ihardetsi cioen: Hobe dut çuri eman deçadan berce bati baino: çaude ene etchean.
20 Jacobec beraz Erraquelençat cerbitzatu çuen çazpi urthez; eta egun laburrac iduritzen çaizcoen, bere amodioaren handia gatic.
21 Eta erran cioen Labani: Indaçu ene emaztea, ecen harequin ezconceco ephea bethea da.
22 Labanec adisquide molço handi bat deithuric barazcari batera, eguin cituen ezteiac.