22 Labanec adisquide molço handi bat deithuric barazcari batera, eguin cituen ezteiac.
23 Bainan arratsean Lia bere alaba sarraraci çuen Jacoben gana,
24 Nescato bat emanic Celpha deitzen cena. Jacob ohi den beçala hurbildu citzaioen, eta goiça ethorri cenean Lia ikusi çuen.
25 Eta erran cioen bere aitaguinarrebari: Cer eguin nahi içan duçu? Ez othe çaitut Erraquelençat cerbitzatu? certaco enganatu nauçu?
26 Labanec ihardetsi cioen: Ez da gure lekuan aztura, gazteenac lehenic ezconçaz emateco.
27 Bethe çaçu Liarequilaco astea: eta Erraquel emanen darotzut berce çazpi urtheren lanarençat.
28 Jacobec galdea onhetsi çuen: eta astea iragan-eta, ezcondu cen Erraquelequin,