25 Eta erran cioen bere aitaguinarrebari: Cer eguin nahi içan duçu? Ez othe çaitut Erraquelençat cerbitzatu? certaco enganatu nauçu?
26 Labanec ihardetsi cioen: Ez da gure lekuan aztura, gazteenac lehenic ezconçaz emateco.
27 Bethe çaçu Liarequilaco astea: eta Erraquel emanen darotzut berce çazpi urtheren lanarençat.
28 Jacobec galdea onhetsi çuen: eta astea iragan-eta, ezcondu cen Erraquelequin,
29 Ceinari aitac nescatotzat eman baitzioen Bala.
30 Azquenecotz Jacobec bere hautuco ezconça eguin eguinic, bigarren hau gogoanago içan çuen, berce çazpi urthez Laban cerbitzatzen çuelaric.
31 Bainan Jaunac ikusiric Lia erdeinatzen çuela, idequi çuen hunen haur-uncia, Erraquel agor guelditzen celaric.