26 Labanec ihardetsi cioen: Ez da gure lekuan aztura, gazteenac lehenic ezconçaz emateco.
27 Bethe çaçu Liarequilaco astea: eta Erraquel emanen darotzut berce çazpi urtheren lanarençat.
28 Jacobec galdea onhetsi çuen: eta astea iragan-eta, ezcondu cen Erraquelequin,
29 Ceinari aitac nescatotzat eman baitzioen Bala.
30 Azquenecotz Jacobec bere hautuco ezconça eguin eguinic, bigarren hau gogoanago içan çuen, berce çazpi urthez Laban cerbitzatzen çuelaric.
31 Bainan Jaunac ikusiric Lia erdeinatzen çuela, idequi çuen hunen haur-uncia, Erraquel agor guelditzen celaric.
32 Lia seme batez amatu cen beraz, eta deithu çuen Erruben, erraten çuelaric: Jaunac ikusi içan du ene aphalcunça; maithatuco nau orai ene guiçonac.