28 Jacobec galdea onhetsi çuen: eta astea iragan-eta, ezcondu cen Erraquelequin,
29 Ceinari aitac nescatotzat eman baitzioen Bala.
30 Azquenecotz Jacobec bere hautuco ezconça eguin eguinic, bigarren hau gogoanago içan çuen, berce çazpi urthez Laban cerbitzatzen çuelaric.
31 Bainan Jaunac ikusiric Lia erdeinatzen çuela, idequi çuen hunen haur-uncia, Erraquel agor guelditzen celaric.
32 Lia seme batez amatu cen beraz, eta deithu çuen Erruben, erraten çuelaric: Jaunac ikusi içan du ene aphalcunça; maithatuco nau orai ene guiçonac.
33 Berriz ere amatu cen, eta seme batez erdi, eta erran çuen: ceren Jaunac ikusi baitu erdeinu banuela, eman içan darot hau ere; eta icen eman cioen Simeon.
34 Eta hirugarren aldico amatu cen eta erdi cen berce seme batez; eta erran çuen: Orai ere hurbilduco çait ene senharra, ceren eman diotzadan hirur seme; eta hartacotz deithu çuen Lebi.