30 Azquenecotz Jacobec bere hautuco ezconça eguin eguinic, bigarren hau gogoanago içan çuen, berce çazpi urthez Laban cerbitzatzen çuelaric.
31 Bainan Jaunac ikusiric Lia erdeinatzen çuela, idequi çuen hunen haur-uncia, Erraquel agor guelditzen celaric.
32 Lia seme batez amatu cen beraz, eta deithu çuen Erruben, erraten çuelaric: Jaunac ikusi içan du ene aphalcunça; maithatuco nau orai ene guiçonac.
33 Berriz ere amatu cen, eta seme batez erdi, eta erran çuen: ceren Jaunac ikusi baitu erdeinu banuela, eman içan darot hau ere; eta icen eman cioen Simeon.
34 Eta hirugarren aldico amatu cen eta erdi cen berce seme batez; eta erran çuen: Orai ere hurbilduco çait ene senharra, ceren eman diotzadan hirur seme; eta hartacotz deithu çuen Lebi.
35 Laugarren aldico amatu cen, eta erdi cen seme batez, eta erran çuen: Orai goretsico dut Jauna, eta hargatic haurra deithu çuen Juda; eta guelditu cen haur eguitetic.