1 Bada suguea cen Jainco Jaunac eguin içan cituen lurreco abere guciac baino malçurragoa. Hunec erran cioen emaztequiari: Cergatic manatu darotzu Jaunac jan ez deçaçun pharabisuco çuhaitz gucietaric?
2 Emaztequiac ihardetsi cioen: Pharabisuan diren çuhaitzetaco fruituetaric jaten dugu;
3 Bainan pharabisuaren erdian den çuhaitzeco fruitutic jan ez deçagun manatu darocu Jaincoac, eta ez deçagun uqui ere, hil gaitecen beldurrez.
4 Eta sugueac erran cioen emaztequiari: Etzarete segur heriotzez hilen.
5 Jaincoac ecen badaqui hartaric janen duçuen egunean idequico direla çuen beguiac; eta içanen çaretela jaincoac iduri, onguiaz eta gaizquiaz jaquinsun.
6 Emaztequiac ikusi çuen beraz çuhaitz haren fruitua jateco ona cela, ederra beguico eta itchuraz tirriagarria: eta hartu çuen fruitu hartaric eta jan: eta eman cioen bere senharrari, ceinac ere jan içan baitzuen.
7 Eta idequiac içan ciren bien beguiac: eta oharturic buluz-gorriac cirela, josi cituzten pico hostoac, eta eguin cituzten guerripecoac.