12 Adamec ihardetsi cioen: Lagunçat eman darotaçun emazteac escaini darot fruitu hortaric, eta jan içan dut.
13 Eta Jainco Jaunac erran cioen emazteari: Certaco eguin duçu hori? Ihardetsi çuen: Sugueac enganatu nau, eta jan dut.
14 Eta Jainco Jaunac erraten dio sugueari: Hori eguin ducalacotz, madaricatua haiz lurreco acienda eta basabere gucien artean: herrestatuco haiz hire sabelaren gainean, eta lurra janen duc hire bicico egun oroz.
15 Etsaigoa eçarrico diat hire eta emaztequiaren artean, hire umeen eta harenen artean: harec lehertuco daroc burua, eta hic malçurqui jaçarrico dioc haren hindagorari.
16 Emaztequiari ere erran cioen: Usutuco ditut çure gaitzac eta çure içorrac: oinhacetan erdico çare, eta içanen çare guiçonaren escupeco, eta guiçona içanen da çure nausi.
17 Guero erran cioen Adami: Ceren ençun içan duçun çure emaztea, eta jan duçun nic jatea debecatu narotzun çuhaitzeco fruitutic, lurra madaricatua da çure eguitatean: çure nequeen bidez janen duçu çure bicico egun gucietan hartaric atheraco duçun hazcurria.
18 Elhorriac eta astakaloac emanen darozquitzu, eta janen duçu lurreco belharra.