16 Emaztequiari ere erran cioen: Usutuco ditut çure gaitzac eta çure içorrac: oinhacetan erdico çare, eta içanen çare guiçonaren escupeco, eta guiçona içanen da çure nausi.
17 Guero erran cioen Adami: Ceren ençun içan duçun çure emaztea, eta jan duçun nic jatea debecatu narotzun çuhaitzeco fruitutic, lurra madaricatua da çure eguitatean: çure nequeen bidez janen duçu çure bicico egun gucietan hartaric atheraco duçun hazcurria.
18 Elhorriac eta astakaloac emanen darozquitzu, eta janen duçu lurreco belharra.
19 Çure copetaco icerdian janen duçu oguia, bihur çaitecen arteo lurrera ceintaric içan baitzare atheratua: herrauts çare ecen, eta herrautsetara çare bihurtuco.
20 Eta Adamec bere emazteari icençat eman cioen Eba; ceren baitzen guiçon gucien ama.
21 Jainco Jaunac eguin ere içan cituen Adami eta haren emazteari larruzco soinecoac eta hequiec jaunci içan ciotzoten:
22 Eta erran çuen: Huna Adam gutaric bat iduri eguina, onguia eta gaizquia daquizquiela: orai beraz escua eçar ez deçan bicitzeco çuhaitzaren gainean, har ez deçan hartaric, eta jan, eta bici ez dadien bethiere.