20 Eta Adamec bere emazteari icençat eman cioen Eba; ceren baitzen guiçon gucien ama.
21 Jainco Jaunac eguin ere içan cituen Adami eta haren emazteari larruzco soinecoac eta hequiec jaunci içan ciotzoten:
22 Eta erran çuen: Huna Adam gutaric bat iduri eguina, onguia eta gaizquia daquizquiela: orai beraz escua eçar ez deçan bicitzeco çuhaitzaren gainean, har ez deçan hartaric, eta jan, eta bici ez dadien bethiere.
23 Eta Jainco Jaunac igorri çuen gogozco pharabisutic, lant ceçançat lurra ceintaric atheratua içan baitzen.
24 Eta Adam kendu çuen handic, eta gogozco pharabisuaren aitzinean eçarri çuen querubin bat, eta ezpata gardun dardararari bat, çaincecotzat bicitzeco çuhaitzeraco bidea.