7 Eta idequiac içan ciren bien beguiac: eta oharturic buluz-gorriac cirela, josi cituzten pico hostoac, eta eguin cituzten guerripecoac.
8 Eta aditu çutenean Jainco Jaunaren boça baratzean çabilalaric arrastirico haicearen mugan, Adam eta bere emaztea gorde ciren Jainco Jaunaren beguithartetic pharabisuco çuhaitzen-pean.
9 Eta Jainco Jaunac deithu çuen Adam, eta erran cioen: Non çare?
10 Adamec ihardetsi cioen: Ençun dut çure minçoa pharabisuan: bainan lotsatu naiz bilucia naicelacotz, eta gorde içan naiz.
11 Jaunac erran cioen: Eta nondic daquiçu bilucia çarela, baicic-ere jan duçulacotz nic debecatu narotzun çuhaitzeco fruitutic?
12 Adamec ihardetsi cioen: Lagunçat eman darotaçun emazteac escaini darot fruitu hortaric, eta jan içan dut.
13 Eta Jainco Jaunac erran cioen emazteari: Certaco eguin duçu hori? Ihardetsi çuen: Sugueac enganatu nau, eta jan dut.