1 Erraquelec ikusiric agor çagoela, bekaiztu citzaioen bere ahizpari, eta bere senharrari erran cioen: Indatzu haurrac niri ere, hilen naiz bercela.
2 Jacobec samurturic ihardetsi cioen: Ni othe naiz Jaincoa beçala ceinac gabetu baitzaitu sabeleco fruitutic?
3 Eta Erraquelec erran cioen: Badut nescato bat, Bala: hurbil çaquizco, erdi dadiençat ene alçoan, eta haren ganic içan detzadan haurrac.
4 Eta eman cioen ezconçaz Bala: hau,