10 Ceina amatu baitzen eta Seme batez erdi,
11 Liac erran çuen: Çorionean; eta hargatic eman cioen Gad icençat.
12 Celphac eguin çuen berce seme bat ere,
13 Eta Liac erran çuen: Hori ene dohatsutasuneraco; ecen dohatsua erranen naute emaztequiec: horren gatic haurra deithu çuen Aser,
14 Bada, Erruben landetara atheratu cen batez ogui-ephaitzetan, atzeman cituen urrilo bihiac eta ekarri ciozcan bere ama Liari: Eta Erraquelec erran cioen ahizpari: Indaçu çure semearen urrilo bihietaric.
15 Hunec ihardetsi cioen: Ez othe çaitzu asqui iduri senharra eramatea niri, ene semearen urrilo bihiac eraman gabe? Erraquelec erran cioen: Çure semearen urriloen truc, gaur lo eguin beça Jacobec çurequin.
16 Eta Jacob arratsean landatic heldu celaric, bidera atheraturic Liac erran cioen: Çato gaur ni gana, ceren ardietsi baitzaitut ene semearen urriloen sari. Eta gau hartan lo eguin çuen Liarequin.