17 Eta hunen othoitzac ençun cituen Jaincoac, eta amatu cen eta borzgarren semeaz erdi.
18 Eta erran çuen: Jaincoac sariztatu nau ceren ene nescatoa eman diodan ene senharrari: eta haurra deithu çuen Isacar.
19 Berriz ere içorra guerthaturic, eguin çuen seigarren seme bat,
20 Eta erran çuen: Dohain onez dohatu nau Jaincoac: aldi huntan ere ene senharra enequin egonen da, sei semeren aita eguin dudalacotz: eta hargatic haurra deithu çuen Çabulon.
21 Hunen ondotic içan çuen alaba bat Dina deithua.
22 Erraquelez ere orhoitu içan cen Jauna, ençun çuen, eta idequi cioen haur-uncia.
23 Erraquel içorra guerthatu cen eta erdi cen seme batez, erraten çuelaric: Jaincoac kendu darot ene laidoa.