20 Eta erran çuen: Dohain onez dohatu nau Jaincoac: aldi huntan ere ene senharra enequin egonen da, sei semeren aita eguin dudalacotz: eta hargatic haurra deithu çuen Çabulon.
21 Hunen ondotic içan çuen alaba bat Dina deithua.
22 Erraquelez ere orhoitu içan cen Jauna, ençun çuen, eta idequi cioen haur-uncia.
23 Erraquel içorra guerthatu cen eta erdi cen seme batez, erraten çuelaric: Jaincoac kendu darot ene laidoa.
24 Eta haurra Josep deithu çuen, erraten çuelaric: Jaunac eman biaçat oraino bigarren seme bat.
25 Josep sorthu ondoan, Jacobec erran cioen bere aitaguinarrebari: Utz neçaçu bihurcera ene herrira eta ene sor-lekura.
26 Indatzu, goan nadien, ene emazteac eta ene haurrac, ceinen içateco cerbitzatu baitzaitut: badaquiçu nola cerbitzatu çaitudan.