25 Josep sorthu ondoan, Jacobec erran cioen bere aitaguinarrebari: Utz neçaçu bihurcera ene herrira eta ene sor-lekura.
26 Indatzu, goan nadien, ene emazteac eta ene haurrac, ceinen içateco cerbitzatu baitzaitut: badaquiçu nola cerbitzatu çaitudan.
27 Labanec erran cioen: Gracia ardiets biaçat çure aitzinean, ecen frogançaz eçagutu dut Jaincoac çu gatic benedicatu nauela.
28 Cerorrec xeda çaçu eman behar darotzudan saria.
29 Jacobec ihardetsi çuen: Badaquiçu nolatan cerbitzatu çaitudan, eta çure ontasuna cer eguin den ene escuetan.
30 Guti cinduen ni ethorri aitzinean, eta orai aberats eguina çare, eta Jaunac benedicatu çaitu ni sarthu naicen ordutic. Çucen da beraz nic ere noizbait hotseman dioçotedan ene eguitecoei.
31 Eta Labanec erran cioen: Cer emanen darotzut? Jacobec ihardetsi çuen: Ez dut deusere nahi: bainan eguiten baduçu nic galdatzen dudana, alhatuco eta çainduco ditut berriz ere çure aciendac.